Naturtzaindiko Ion Fontenlak jakinarazi du gutxienez bost saguzar espezieren deiak erregistratu zirela aurreko barikuan egindako irteeran: ferrasaguzar handia, pipistrelo txikia, pipistrelo mediterranearra, kuhl pipistreloa eta leiser gau-saguzarra. "Beste saguzarren dei batzuk ere izan ditugu, baina ezin dira baieztatu, dei gainjarriak egon direlako". Bi saio eskolan eta adin guztietako elgetarrendako irteera bat egin dituzte egunotan herrian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.