ALBISTEAK

Elgetako biodibertsitatea aberastuko duen urmaela egin dute

Uxue Igarza Loiola 2022ko urriaren 8a

Elgetako Herri Eskolako gaztetxo, guraso eta irakasleek auzolanean egin dute anfibioen bizitoki izango den urmaela. Elgetako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatutako proiektua da, eta modu positiboan eragingo du herriko naturan.

Modu naturalean, euri urarekin, beteko da urmaela, eta txantxikuak edota uhandreak joan daitezke bertara bizitzera. Animaliez gain, landare mota berriak ere haziko direla aurreratu du Aranzadi elkarteko Ane Fernandez kideak: "Ur eremu batek biodibertsitatea haztea eragiten du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak