Hamar bihurgunetan antzeman dituzte arrisku guneak eta hauek hobetuko dituzte. Proiektua urrian aurkeztea espero da eta lanak berriz, hurrengo urtearen hasieran hastea aurreikusten dute. Kanpazar gainean ere lanak egingo dira ikusgarritasuna hobetzeko. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiarekin adostuko dute berrikuntza plana.