Elgetako Udalak 'UME Gatika-Altsasu' proiektuaren aurkako alegazioak aurkeztu ditu

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko ots. 4a, 17:44

Aragoin egin asmo den 14,7 MWp-ko parke fotovoltaikoarekin du lotura proiektuak, eta Elgetako lurrak zeharkatuko ditu. Proiektua atzera botatzeko eskaera egin du Udalak.

Udalak aurkeztutako argudioen artean daude lehendik dagoen garraio elektrikorako linea kontuan hartuta proiektu berria ez datorrela bat sarearen erabilera maximizatzeko printzipioarekin. Halaber, aztertu gabe dagoela aurreikusita dauden 267 kilometroko ebakuazio-linea zein lau azpiestazio elektriko berriak ingurumen neurrietara egokitzen diren ala ez.

Linea horrek Elgetan eragingo dituen ondorioetara etorrita, Udalak argudiatzen du proiektuak babes bereziko eremuak zeharkatzen dituela, eta ziurrenik egin beharko diren zuhaitz mozketak udal-ordenamenduaren guztiz kontrakoak direla.

Bestetik, linea horren eta Guenñes-Itsaso linearen arteko hurbiltasunak segurtasunarekin lotutako zalantzak eragiten dituela alegatu du Udalak, eta, era berean, ohartarazi du proiektuak ez duela Egoarbitza baserria kontuan hartzen. "Baserri hori ez da aurreproiektuan ageri, nahiz eta 591 zenbakidun dorre elektrikotik 80 metrora eta 592 zenbakidun dorretik 90 metrora egon".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak