Otsailaren 6an beteko da urtebete Zaldibarko zabortegia amildu eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak azpian harrapatu zituenetik. Hamabi hilabeteren ostean, Beltranen gorpua bilatzen jarraitzen dute itxita dagoen zabortegian. Durangoko epaitegian, bestalde, hasteke dago oraindik zabortegiko jabe eta arduradunen kontrako epaiketa. Lur-jausia gertatu eta gutxira sortu zen Zaldibar Argitu plataformako kide Janire Lazkano izan da 'Hemen Debagoiena' saioko platoan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.