Abenduan izandako euriteen ondorioz, Azula bidean ere izan ziren zenbait lur-jauzi, eta atzoko euriteek ere utzi dute arrastoa bertan:

Azula bidean lur-jauzi.
Atzoko euriteen ondorioz, Elgetako Lasao kalean harrizko pareta bat erori da bi autoren gainera, eta beste bati kalteak eragin dizkio. Iraitz Lazkano Elgetako alkateak adierazi duenez, atzotik itxita dute bide zati hori, eta orain, garabiarekin lurra kenduko dutela adierazi du, segurtasuna bermatze aldera. Oinezkoentzako bidea izanik trafikoan eraginik ez duela izan gaineratu du, eta, orain, autoen jabeek seguruari parte eskatu beharko diotela.
Abenduan izandako euriteen ondorioz, Azula bidean ere izan ziren zenbait lur-jauzi, eta atzoko euriteek ere utzi dute arrastoa bertan:

Azula bidean lur-jauzi.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.