Beizurako eta Azularako bideak konponketa gehiago behar ditu

Imanol Beloki 2020ko urt. 13a, 10:30
Beizu eta Azula baserrietarako bidea abenduaren 13an. (iturria: Elgetako Udala)

Bidea zabalik da, baina zati bat erorita dago, eta konponketak egin beharko ditu Udalak.

Abenduan izandako euriteen ondorioz, zenbait lur-jauzi izan zituzten Elgetan. Ugariak izan dira luiziak, baita bideetara eroritako pinuak ere, eta, lan gehienak udal langileek egin ostean, bide zati bat geratzen da konpontzeko, kalte larrienak jaso zituena, hain zuzen ere. 

"Hainbat luperia izan ziren abenduan, eta egiteke dagoen lana Beizu eta Azula baserrietarako bidean egin beharrekoa da. Izan ere, bidearen zati bat erori zen, eta egunean bertan autoak pasatzeko egokitu genuen ingurua, baina bidea behar den bezala uzteko denbora gehiago behar da. Hirigintza Zerbitzuak eremua aztertu du konponketa nola egin jakiteko; espero dugu lanak aurki hastea", adierazi du Iraitz Lazkano Elgetako alkateak. 

Horrekin batera, gaineratu du Elgetako Udalarena dela bidea, eta, beraz, konponketa Udalari dagokiola. Hala ere, euriteez gain, bide horren erabilera desegokiak eragin duen kaltea aztertu beharko dela ere adierazi du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak