Gerra garaira buelta, bisita gidatu antzeztuaren eskutik

Jone Olabarria 2019ko urr. 9a, 15:12

1936ko urriaren 4ko erasoaldiaren aurreko giroa irudikatuz, bisita gidatu antzeztua egin zuten domekan Elgetan. Euriak ez zituen bisitariak beldurtu eta herritar ugari bildu ziren antzezlana ikusteko asmoz. Guztira, 60 bat boluntariok hartu zuten parte ekitaldian; miliziano eta gudari batailoiak, herritarrak, errefuxiatu eta haurrak,...

Ekitaldi bukaeran, Zumaiako herri eskolako neska mutikoek Anttoni Telleriaren omenez idatzitako bertsoak abestu zituzten, 1937ko apirilaren 25ean, 14 urte zituela, frankistek sartu, gurasoak hil eta bortxatu zuten neskatoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak