Diego Mendoza: "Haziak kontrolatzen dituenak elikadura kontrolatzen du"

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko abe. 14a, 13:31

Tokiko hazien inguruko tailerra egin zuten, Elgetan, eguaztenean. Euskal Herriko Tokiko Hazien Sareko kide Diego Mendozak gidatu zuen. Nork bere hazi biltegia egiteko gomendioa eman zuen eta hainbat teknika azaldu zituen. Gaineratu zuen problematika handia dagoela mundu mailan gai honen inguruan.

Desagertzeko zorian daude tokiko zein antzinako hazi barietate ugari. Horrela azaldu zuen Mendozak, Elgetan. "Industria salmenta monopolizatzen ari da, eta landare ahalik eta emankorrenak egiteko manipulatu ere egiten dituzte haziak", esan zuen.

Orain 23 urte sortu zuten Euskal Herriko Hazien Sarea. "Aspaldi ez dela gure baserritarrek tokiko hazien gordailu lana egiten zuten. Erein, uzta jaso eta zati bat hazitarako gordetzen zuten. Hala, landare barietate bereziak zeuden tokian tokian eta baserritarrek barietate horien biziraupena-edo ziurtatzen zuten. Produktibitatearen izenean tokiko barietate asko baztertu egin dira edo manipulatu egin dira eta mantenu lan hori eten den kasuetan barietate asko galdu egin dira edo galzorian daude. Horri aurre egiteko jaio ginen". 

Hainbat lan lerro dituzte lantaldean. "Baserriz baserri ibiltzen gara ze hazi barietate mantentzen den jasotzeko eta gure biltegian gordetzeko. Hazien zaindari sarea ere osatu dute eta hori handitzeko ahaleginetan ari gara. Haziak bizirik mantentzeko erein eta haziak berritzen joan behar dira", dio Mendozak.

Argibide gehiago bideoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak