Debagoieneko Artzainen VI. Eguna ospatu dute gaur Elgetan, giro bikainean. Bailarako artzainek eta gaztagileek euren produktuak gertutik erakutsi eta saldu ahal izan dituzte, eta horrez gain, Elgetako eta ibarreko beste hainbat produktu ere eskura izan dituzte herritarrek (garagardoa, txakolina, eztia...).
Debagoieneko Mankomunitateak antolatuta, gatzatuak egiteko tailerra egon da, eta baita gazta ezberdinak (behi, ardi eta ahuntz esneekin egindakoak) dastatzeko aukera. Gainera, gaztetxoek artilea nola lantzen den ikasi ahal izan dute Sandra Cliville artisauaren eskutik.