Hirix aplikazioa eskuragarri dute elgetarrek

Xabi Urzelai 2017ko ira. 15a, 17:14

Hirix aplikazioa aurkeztu zuen atzo Elgetako Udalak. Eguneroko informazioa eskurago izango dute orain herritarrek eta kexak eta iradokizunak ere bideratu ahal izango dituzte. Herriko komertzio txikia bultzatzeko ere balio izango du aplikazioak.

Erabiltzeko erraza da Hirix, aurkezpenean a3r consulting enpresako lagunek eman zituzten azalpenak, eta udal ordezkariek euren telefonoetan erabili ahal izan zuten lehenengoz Hirix.

Zer da, baina, Hirix? Hirix udalerri bateko herritarren arteko komunikazio plataforma bat da. Elgetaren gaineko informazio orokorra, eguneroko informazio praktikoa, eta ez Udalarena bakarrik, elkarteek ere euren lekua daukatelako Hirix-en, eta baita herriko komertzioek ere. Horrekin batera, herritarren partaidetza sustatzeko tresna bezala ere jaio da Hirix.

Irantzu Gonzalezek aipatu moduan, Hirix erabilgarri dagoen udalerrietan Udalak herritarren ohar asko jasotzen dabiltza, proposamenak, kexak ere bai, nola ez, eta tarteka, zorion mezuren bat ere bai. Eta horrek zerbitzu hobea ematea ahalbidetzen die. Aurreratu moduan, IOS eta Android sistemendako erabilgarri dago Hirix. Hurrengo pausoa, herritarrek poliki-poliki erabiltzen hastea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak