Erresistentzia Eguna 2016

Emakume Erresistenteen plaza inauguratu dute Elgetan

Emakume erresistente eta errepresaliatuei egindako aitortzaren ostean, atzora arte Maala parkea deiturikoan plaka zabaldu zuten. Aurrerantzean Emakume Erresistenteen plaza izango da haren izena.

Intxorta 1937 Kultura Elkarteko Julia Mongek, Janire Lazkanok, Elgetako zinegotziak eta 97 urte dituen Angeles Florez Asturiasko milizianoak izan zuten plazaren inaugurazioaren ardura. Florez milizianoak hunkituta estalgabetu zuen plaka. Miliziano izandakoa da Florez, gerran zauritu zuten, Saturrarango kartzelara eraman zuten ondoren, eta Frantziara erbesteratuta zuten geroago. Plaka azaleratuta, Gasteizko  abesbatza errepublikanoak borobildu zuen ekitaldia. Etorkizunean atzoko omenaldia gogoan izateko balioko duela dio Iraitz Lazkanok, Elgetako alkateak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.