Itxita dago Espaloia kafe antzokia eta ekintza zehatzetarako irekiko dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko mar. 17a, 15:01

"Ekitaldi bat programatuta dagoenean antzokia zabalik egongo da", esan du Iraitz Lazkano alkateak, eta jakinarazi du gainerakoan antzokia itxita egongo dela. Alokairudunak kontratua eteteko eskaera egin du, eta Udalak martitzeneko osoko bilkuran aztertuko du gaia.

"Espero dugu pare bat asteko epean Udalak kontratua etenda edukitzea eta aretoaren erabilera bereganatu izana", esan du alkateak. Udalak exekutatu egingo du alokairudunak hasieran ipinitako 12.000 euroko abala. "Abal horrek ez du egindako zorra erabat kitatuko, baina ikusteko daukagu zein kontzeptugatik den zor hori", esan du Lazkanok.

Hurrengo pausoa litzateke parte hartze prozesu bat zabaltzea herritarrekin batera definitzeko bai Elgetak zein kultura eskaintza behar duen bai kafe antzokiaren proiektua. Udal arduradunen ustez hausnarketa sakona dago egiteko: Zein izan behar da ostalaritza zerbitzuaren eta kultura eskaintzaren arteko harremana? Esleitu behar da ostalaritza zerbitzua eta museoa alde batetik eta kultura eskaintza bestetik?  Kultura eskaintza Udalak egin behar du herriko eragileekin batera? Bideragarria da Elgetan aste guztian zabalik dagoen beste taberna bat?    "Gure asmoa da pausoak poliki-poliki ematen joatea. Behin eta berriz ikusi dugu herri honetan presaka egindako gauzek azkenean ibilbide motza dutela", esan du alkateak.

Herrixa Dantzan domekan

Antzokia itxita egonda ere Herrixa Dantzan saioek ez dute etenik izango. Domekan egingo dute martxoko saioa, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak