Iaz sortutako hondakinen %77,56 sailkatu dute Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko ots. 10a, 13:16

Herritarrak zoriondu ditu Iraitz Lazkano alkateak, eta jakinarazi du laster aldatu egingo dituztela errefusaren eta organikoaren edukiontziak.

Elgetarrek herrian sortutako hondakinen %77,56 sailkatu dute 2015ean. Elgetako Udalak eman du datua eta jakinarazi du 2014ko batez bestekoa %43,65 izan zela. Herritarrak zoriondu ditu Iraitz Lazkano alkateak: "Oraindik badugu zer hobetu, baina bide onetik goaz!". 

2015eko sailkapen tasa handiena martxokoa izan zen (%80,18), eta txikiena uztailekoa (% 75,11). Urte osoan zehar tasa hori %75etik gorakoa izan da.

2014ko abenduan ezarri zuten Elgetan txipdun edukiontzien sistema, eta berehala nabaritu zen eragina. 2014ko azaroan hondakinen %41,83 bildu zen sailkatuta, eta 2014ko abenduan —sistema berriarekin— %81,45. Tendentzia mantendu egin da 2015ean. 


Errefus tasa txikitzeak garrantzia handia du. Ingurugiroa eta alor ekonomikoa azpimarratu ditu Lazkanok. Udalak eman dituen datuen arabera 2014an 262 tona errefus jaso ziren Elgetan eta horren kudeaketak 44.000 eurotik gorakoa izan zen. Iaz, 94 tona errefus jaso ziren eta kudeaketa tasan 16.276 eurokoa izan zen

Aldaketak bilketa zerbitzuan 


Bilketa sisteman herritarrendako inolako aldaketarik suposatuko ez duten egokitzapenak iragarri dituzte Udaletik. "Errefusaren eta organikoaren edukiontziak aldatu beharko ditugu (...) Espero dugu txiparen sistemak hobeto funtzionatzea egindako aldaketa teknikoekin.Herritarren txipak berdin funtzionatuko du", eman dute jakitera. Egokitzapen horiek martxorako aurreikusten dituzte, Bergarako sistema aldaketarekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak