Rock hegoamerikarra proposatzen dute Elgetako gaztetxetik barikurako. Bigarrenez izango da Guaka taldea herrian eta oraingoan ere herri maputxearen aldeko elkartasun kontzertua egingo dute. 23:30ean hasiko da eta sarrera hiru euro da.
Aurretik, afaria gaztetxean
Giroa berotzeko afaria ere antolatu dute gaztetxetik. Prezioa zazpi euro da, eta interesatuek Haizea tabernan eman behar dute izena eguena —hilak 15— baino lehen. Menua da pasta entsalada, solomua piperrekin, postrea, kafea eta sagardoa.