San Isidro azoka ospatuko dute Antzuolan [ZAPATUA, 11:00etatik aurrera]

Maider Arregi 2014ko mai. 15a, 10:17

Gaur, maiatzak 15 da, baserritarren eguna, baina ganadu eta barazki azoka zapatuan egingo da Antzuolan. Herriko artisauak, ganadua, fruta eta barazki salmenta postuak... San Isidro eguna ospatzeko baserritarren produktuak ez dira faltako. Goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu biak arte izango dira.

Egitaraua, zapatua 17

11:00etan, kukumarro erakusketa egingo dute plazako iturri inguruan eta 13:00etan, sari banaketa Olaranen. Gainera, 11:00etan, salda banatuko dute Trekutz elkartean. Eguerdian, aldiz, txistularien eta trikitilarien kalejira izango da. 13:30ean, argazki lehiaketako irabazleen sari banaketa Olaranen. Asteburuan  ikusgai izango dira argazkiak, 18:30etik 20:30era.

Arratsaldeko bostetan,  euskal presoen dispertsioaren aurkako ekimena izango da: Pilotakadaz pilotakada, sakabanaketaren aurka, hain zuzen ere. Bada, besteak beste, umeen pilota partidak izango dira.

'600 baietz!'

Antzuolako Gure Esku Dagok antolatuta, 12:30ean, emakumezko harri-jasotzaile batek erakustaldia egingo du; hala, sei aldiz jasoko du 100 kiloko harria. 600 baietz! ekimenaren harira, metroak  eta kamisetak erosteko aukera ere izango da plaza inguruan jarriko duten postuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak