San Isidro jaietan murgildu da Musakolako 'herria' domekara arte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko mai. 16a, 10:00

Ume bat San Isidrotako ikurra den astoa ukitzen, iazko jaietan.
Hasi dira Musakolako San Isidro jaiak. Urtero moduan, astoaren gidaritzapean eta umorerik onenean ospatuko dituzte festak musakolarrek. Aurten ere ziur egongo dela aldarrikapenerako tartea, euren 'herri' izaera

Festak ofizialki gaur hasten diren arren, joan den domekan BTT txapelketa izan zen eta atzo, San Isidro Eguna, ospakizunak izan zituzten. San Isidro elizan, abesbatzak girotutako meza nagusia izan zuten. Ondoren, San Isidro elkartean herritarrentzako mokadutxoaren ostean, auzoko baserritarrek euren zaindariaren omenezko bazkaria izan zuten.

Klasikoak diren ekitaldiak indartzen

Egitarau nagusia, baina, aste bukaera honetan izango da. Berritasun handirik gabeko egitaraua prestatu dute aurtengo jaietarako. "Klasikoak indartzen saiatu gara", azaldu du Iban Goñi auzo-alkateak. Puzgarriak, sokatira, Urrezko Astakiloaren banaketa, herri-bazkaria... Errotuen dauden ekitaldiei eusteko ahalegin berezia egin dute, betiere, kaleko giroa eta umorea indartuta eta, noski, jaietan falta ezin den musikari arreta berezia jarrita.

Musika, ezinbesteko osagai

"Etxean ajea pasatzen zaudela, musika entzutean kalera irteteko gogoa pizten zaizu", dio Goñik. Horregatik, musikak presentzia berezia izango du, gustu guztiendako egongo da-eta.
"EH Sukarra taldea nostalgikoentzat ekarri dugu", aipatu du Goñik. Hala ere, haren ustez, kontzerturik bereziena domekan Arrasate Musikaleko bandak eskainiko duena izango da.

Egitarauko ekitaldi aipagarrienak

Gaur, egubakoitza
10:00 Txupinaren ostean, haurrentzako kirol-jokoak eskolan.
11:30 Danborrada.
17:00 Erretiratuentzako mus, briska eta tute txapelketetako finala.
17:00 Spinning saioa kiroldegian.
17:30 Txokolate eta Bollycao banaketa eta haurrentzako tailerrak gazte txokoan.
18:30 Gazteentzako jolasak gazte txokoko patioan.
19:00 Ikurrina igotzea.
19:30 Erretiratuentzako afaria.
22:00 Bolo txapelketa.
23:00 EH Sukarra taldearen kontzertua San Antolinen.

Bihar, zapatua
11:00 Kalejira Arrasateko gaiteroekin.
11:30 Puzgarriak San Antolinen.
12:00 Haurrentzako Asto Jaia.
12:00 Auzoko tenis txapelketako finala.
13:30 Urrezko astakiloak eman eta jartzea.
15:00 Auzo-bazkaria.
17:00 Kalejira.
17:00 Puzgarriak San Antolinen.
18:00 Sokatira sari nagusia.
19:00 Arrasate Musikalen emanaldia.
19:30 Buruhandiak eta gaiteroak.
23:00 DJ Amaia.
00:00 Moda ikuskizuna.

Etzi, domeka
11:00 Puzgarriak San Antolinen.
11:30 Gimnasia erritmikoa kiroldegian.
12:30 Triki-poteoa.
13:00 Pintxo-dastatzea San Antolinen.
13:15 Arrasate Musikaleko Bandaren kontzertua San Antolinen.
17:30 Zezentxoak eskolako patioan.
18:30 Kalejira trikitilariekin.
22:30 Suzko erruberak eta sorpresa ikusgarria.

Egitaraua osorik ikusteko, hemen klikatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak