Istorioaren ardatza da Euskal Herriko herrixka baketsu batera aurrekontu handiko filma grabatzera datorren zinema ekoizle batek sortuko duen zalaparta; izan ere, "euskal zapore" bila datorren ekoizleak kolpetik aldatuko du herriko bizimodu lasaia. Hala, egoera zoro eta dibertigarri asko izango dira.
Askotariko pertsonaiei emango diete bizia bi aktoreek, gorputzen mugimendua eta ahotsak bakarrik erabilita. Prozesu horrek ironia kutsua izango du, tragikoa dena komedia bihurtuta.
Gainbehera egindako aktoreen omenaldia da lana, sentimendu eta desioen hausnarketarekin.