ZAPATU ETA DOMEKA: Txabi Franquesaren monologoak Elgetan

Zuriña Velez de Mendizabal 2014ko urt. 31a, 14:29

Txabi Franquesa monologista.
Txabi Franquesak ez du asteburuko emanaldien gaineko xehetasun handirik eman, baina Espaloira joaten direnak ez direla damutuko eman du aditzera. Elgetako II. Monologo Mostraren azken aste bukaeran izango da Sergio Fernandez El Monaguillorekin batera.

Nor dugu Txabi Franquesa?
Bi misio ditut bizitzan: arlo pertsonalean, bizitza hau ahal dudan moduan igarotzen saiatzea. Hori bai, ahalik eta justuena izaten. Arlo profesionalean, nire lanbideak ematen dizkidan pribilegioez gozatzen saiatzen naiz.

Telebistan, antzerkian eta zineman lan eginikoa zara. Nola aurkeztu beharko zintuzkegu?
Gizarte Segurantzan badago kontratu aldetik zehaztapen bat, eta esaten da gu karikatoak garela. Gustuko dut berba hori, hau da, hizlariak garen kontzeptua. Halere, beti esan dut polipatetikoa naizela, arlo ezberdinak jorratzen saiatu bainaiz, nahiz eta hasieratik jakin oker ugari egingo ditudala. Baina horrek ikasteko ere balio du. Artista naizela esan beharko nuke, baina, hurrengo galdetzen didatenean, aprendiza naizela esango dut.

Bihar eta etzi Elgetan izango zaitugu, El Monaguillorekin batera. Zer ikusiko dugu?
Orokorrean, esan dezaket ez dela katastrofikoa izango. [Barre] Komedia arloko pertsonaia handi bat da El Monaguillo eta harekin aritzea plazer hutsa da. Joaten garen tokira joanda erantzun bikaina izaten du emanaldiak; beraz, Elgetara etortzen direnek ederto pasatuko dute. Bi ordu inguruz egunerokotik ihes egiteko aukera izango du publikoak, eta barre eginez giharrak estimulatzea lortuko dute, hori ziurta dezaket! Gainera, guk geuk ere publikoak bezain ondo igaroko dugun sentsazioa daukat.

Umorea etiketatu egin daiteke? Umore motak daude?  
Jendeak sailkapena egiten du, hori horrela da. Baina artistak bere lana katalogatzea oso zaila izaten da, eragin ugari izaten baitu bere lanean. Esango nuke umore ona eta txarra dagoela, eta hori ere filtro ugaritatik pasatzen da, subjektiboa da, azken finean. Gustuek eragiten dute.

Badaukazu erreferenterik mundu honetan?
Jendeak komedia esparruko klasikoak aipatzen ditu galdera hau egiten zaionean. Ni, ostera, nahiko garaikidea naiz alderdi horri dagokionez. Egia da aspaldiko artista ugarik egiten didatela grazia, baina, zorionez, lankide ugari miresten ikasi dut, eta, gainera, horietako asko pertsona bikainak dira, eta, beraz, ezin hobeto. Halere, egia da lanbide honetan Faemino  y Cansado bikoteagatik eta Godoy umoristarengatik sartu nintzela.

Publiko euskaldunaren aurrean aritu izan zara. Nolakoak gara?
Zonaka gauzak aldatu egiten direla esango nuke. Oro har, umore adimentsua eta zakarra uztartzea eskertzen duzue. Bikaina da, muturretaraino joatea ahalbidetzen du, eta joko handia ematen du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak