EGUBAKOITZA: Carles Belda eta Joseba Tapia zuzenean, Oñatiko gaztelekuan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko urt. 31a, 09:28

Carles Belda soinu txikiaz. (Eixample Comunicacio)
Kontzertua eskainiko dute Oñatiko gaztelekuan gaur, egubakoitza, Carles Belda eta Joseba Tapia musikariek. Hain zuzen ere, Gure Esku Dago ekimenaren barruan dago emanaldia eta 22:30ean hasiko da.

Aldaketak izan ditu gaurko kontzertuak. Izan ere, hasieran, Belda katalanarekin batera Gose taldeak egin behar zuen emanaldia. Baina arrasatearrek antolatzaileei jakinarazi diete ezin izango direla Oñatira joan; horren ondorioz, Gure Esku Dagok antolatuta gaztelekuan izango den kontzertuan Joseba Tapia igoko da oholtzara.

Tximela kapitainaren izarrak izeneko diskoa aurkeztuko du Joseba Tapiak, gitarra eskuetan duela, Oñatin. Bere azken lanean, Luis Rezola Tximela kapitainak 1937an El Duesoko kartzelan idatzitako bertso eta poemak jasotzen ditu.

Aurretik, hori bai, Carles Belda katalanak bere melodiak eskainiko dizkie bertaratzen direnei. Soinua lagun duela, errezitaldi dantzagarria izango da azken urteetan Zugarramurdin bizi den musikariak eskainiko duena. "Euskal Herriaren eta Herrialde Katalanen arteko loturak agertuko dira bertan", eman du aditzera. "Sinple eta zuzen: ahotsa, soinu txikia eta kantuak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak