ZAPATUA: Governors gizartea esnatu guran izango da Arrasateko gaztetxean

Imanol Gallego 2014ko urt. 31a, 12:19

Governors musika taldeak aurkezpen biran dihardu.
'Morphinapolis' diskoa aurkeztuko diete herrikide, lagun eta jarraitzaileei, 22:30ean.

Morphinapolis izenburupean kaleratu du Governors taldeak laugarren diskoa. Ekon eta Fjord taldeetan ibilitako J. Sang (ahotsa) aitzindariak sortu zuen, 2006an, eta harrezkero ibilbide oparo izan du rock banda horrek.

Governorsen ezaugarri nagusia da bere musikaren intentsitate eta kantu amorratuen bitartez komunikatzen duten jarrera baikor bezain sortzailea. Alde batetik, bere musikak rock indartsua, pisutsua, metalarekin nahasia datorren hori badauka, baina bestetik, ahotsa eta melodiak nahasiz abegikortasun puntu bat hartzen du.  

Zapatuko kontzertua ospea eman dion zuzeneko ahaztezin horietako bat izango da. Euskal Herrian barrena azken diskoa erakutsi eta gero, herrikideen aurrean aurkeztuko dute Morphinapolis. Bilbon egindako diskoaren aurkezpenean iragarri moduan –lan hau herrikideen aurrean ere erakutsiko zutela esan zuten–, Governos taldeak bere hitza beteko du zapatuan.

'Morphinapolis' diskoa

Lan berrian aurreko bien arteko nahasketa egin gura izan du taldeak; Frenetikodrome aspaldikoaren indarra eta Collage hurbilagokoaren doinuak batuz.

Morphinapolis joan den udan grabatu zuten Usurbilgo Higain estudioan, besteak beste, Haritz Harreguyren gidaritzapean. Soinu teknikariak lehen diskotik ezagutzen du taldea, eta honakoa esan du: "Governors taldea apustu segurua da".

Erlazionatuak

Aste bukaeran zer?

Goiatz Arana Begiristain 2014 urt 31

ZAPATU ETA DOMEKA: Txabi Franquesaren monologoak Elgetan

Zuriña Velez de Mendizabal 2014 urt 31 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak