Eguraldiak lagundu ez badu ere, Aranzadi Ikastola, Aranzadi Zientzia Elkartea, Bergarako eta Antzuolako Udala, Laboratorium Museoa eta Ilatargi Astronomia elkarteko kideak izan dira Arregiren omenezko ekitaldian. Ilatargiko Ane Garcesek sarrera egin ostean, Aranzadi Ikastolako kideek hartu dute hitza. Eta Vetusta Morlaren Copenhage abestia kantatu diote. Hala, Itxumendiko oroigarria inauguratua gelditu da.