Manu Arregiren omenezko totema inauguratu dute Itxumendin

Idoia Aranbarri Arzuaga

2022ko urriaren 9a zendu zen Manu Arregi oñatiarra. Irakaslea zen Aranzadi Ikastolan eta Ilatargi Astronomia Elkartea sortzeko prozesua ere abiatu zuen 2006an. Gaur goizean, Arregiren familia, lagunak eta gertukoak Itxumendin elkartu dira Arregi omendu eta totema inauguratzeko.

Hitzartzeekin eta musikarekin omendu dute Manu Arregi gaur goizean Itxumendin. Haren omenezko totema jarri du Ilartagi Elkarteak, Aranzadi Ikastola, Aranzadi Zientzia Elkartea, Bergarako Udala, Antzuolako Udala eta Laboratorium Museoaren laguntzarekin.

Itxumendi Ilatargi Elkartearendako leku berezia da, hitzartzean adierazi dutenez, askotan joaten dira hara zerua begiratzera: "Badakigu Manu zelakoa zen eta oroigarri bat jartzea ez litzaioke batere gustatuko ziur; hemen gu elkartzea ere ez. Guk nahi genuen zerbait egin, berarendako leku bat bezala, eta totem hori egitea pentsatu genuen. Planisferiotxo bat ere badauka gauean izarrak ikusi ahal izateko, eta gauean, ipar izarra bilatzeko halako bilatzaile bat ere bai".

Horrekin batera, bitan banatu duten 30 larrosa gorriko lore-sora ere eraman dute: zati bat familiari emateko, eta bestea, han uzteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak