Joan den astean, etxean jokatutako jardunaldian, partidu bakarra irabazi zuen Aretxabaletak, gazte mailakoa (22-1). Edozelan ere, kadete mailan 22-0 galdu zuten eta nagusietan, 22-15. Emaitza horiekin, aurrera egiteko Alegian irabazi beharreko partidua zuten nagusiek, eta ez zuten hutsi egin; partidu hori 22-8 irabazi ostean, bigarren kanporaketa jokatuko du Aretxabaletak.
Oñatiarren kasuan, joanekoan 3-0ekoa jaso ostean, itzulerakoan, nagusien partidua irabaztea lortu zuten (22-10). Hori bai, kadete eta gazte mailako partiduak galduta (22-10 eta 22-5), ezin izan dute kanporaketa gainditu. Antzuolak berriz, kadete mailan 22-7 galdu zuen eta, gazte mailan, 22-10. Nagusietan, aldiz, garaipena lortu zuten (22-5). Emaitza horiekin, zegamarrek egin dute aurrera, Antzuola kanporatuz.