KORRIKA

24. Korrika: Abiatze ekitaldia Atharratzetik

Goiena 2026ko martxoaren 19a

24. Korrika abiatu da. Atharratzen egin ditu lehen metroak lekukoak eta ospakizun giroan eman diote hasiera. Eta Korrikaren lehen unetik egon da Goiena Komunikazio Taldea lanean, EITBren eta Euskal Herriko beste hainbat hedabideren arteko elkarlanari esker.

Pantxika Maitiak, Naroa Iturrik eta Ilaski Serranok gidatu dute 14:30ean hasitako saioa, eta haiekin batera Atharratzen izan da Goienako kazetari Julen Murua.

Saioan zehar, aurtengo Korrikaren eta hasiera ekitaldiaren nondik norakoen berri izateko aukera egon da. Horrez gain, protagonisten ahotsek izan dute protagonismo berezia, kazetariek jasotako lekukotzen bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak