BERBAGAI

"Guretzat korrika amaiera da, prestaketa eta lanaren emaitza"

Goiatz Arana Begiristain 2026ko martxoaren 11

24. Korrikaren gainean, euskararen aldeko egitasmo erraldoiaz, aritu dira Berbagai saioan Korrikako koordinatzaile nagusi Ane Elordi eta Debagoieneko koordinatzaile Maite Mendizabal.

Martxoaren 19an Atharratzetik abiatu eta 29an Bilbora iritsi bitartean eskurik esku joango da lekukoa. 3.436 lekuko–hartze egingo dira, ibilbideak izango dituen 2175 kilometrotan barrena, eta 460 herritatik igaroko da, hamaika egunez. Horien gaineko xehetasun guztiak eman dituzte bi koordinatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak