ALBISTEAK

Debagoiendarrak gogotsu, Espainiako Kopako derbi erabakigarriaren atarian

Eki Letona Erretolatza 2026ko otsailaren 26a

Datorren eguaztenean, martxoaren 4an jokatuko da Espainiako Kopako finalerdietako euskal derbiaren itzuliko partida. Realak 0 eta 1 irabazi zion Athletic-i joaneko neurketan, San Mamesen. Bi taldeek begiz jota dute apirilaren 18an Sevillan jokatuko den final handia, eta finalerako txartela eskuratzeko lehia estua espero da. 

Lehenengo aldiz, Goienatik porra egin da eta debagoiendarrek aukera dute bertan parte hartzeko. Ekimenak erantzun oso ona izan du. Zazpi egun da martxan jarri zela eta denbora tarte horretan 280 lagunek baino gehiagok egin dute. Itzulera partiduaren emaitza eta finalera ze talde pasako den asmatzea eskatzen da porran.

Oraingoz, Realzaleak dira gehiengoa porran baina martxoaren 4ra arte epea dago parte hartzeko. Saria ere badu porrak. Asmatzen dutenen artean zozketa egingo da eta sarituek Realaren eta Osasunaren arteko derbia Anoetako premium gunetik ikusteko aukera izango dute. 

Debagoieneko zale txuri-urdinek eta zuri-gorriek iritzi eta pronostiko ezberdinak dituzte hitzordu handirako egun gutxi faltan. Zaleak baikor azaldu dira, bakoitza bere taldearen aukeretan sinetsita. Derbietan ohikoa den bezala, giroa ezin hobea espero da Donostian, bi taldeen arteko harreman ona berretsiz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak