PORRA

Zein sailkatuko da Espainiako Kopako finalerako, Reala ala Athletic?

Goiena 2026ko otsailaren 20a

Realak 0-1 irabazi zion Athletici 2026ko Espainiako Kopako finalerdietako joaneko partidan. Eta laster, martxoaren 4an, itzulerakoa jokatuko da Anoetan. Debagoiendarren iritzia ezagutzeko egin bat sortu dugu, hartu parte hemen. Partiduaren irabazlea eta emaitza zehatza asmatzen dutenen artean, Anoetako premium gunerako Realaren eta Osasunaren arteko derbirako bi sarrera zozketatuko ditugu. 

Porran parte hartzea oso erraza da. Inprimakian eskatzen diren datuak osatu eta amaieran honako bi galderak erantzun: 

  • Zein emaitza izango du norgehiagokak? (Penaltirik gabe)
  • Zein sailkatuko da finalerako, Reala ala Athletic?

Saria: Martxoaren 15eko asteburuan jokatuko den Realaren eta Osasunaren arteko derbirako bi sarrera eskuratzeko aukera izango dute emaitza asmatzen dutenek. Irabazleak Anoeta futbol zelaiko premium gunetik ikusiko du partidua, hark aukeratutako lagun batekin. 

Nork har dezake parte? Lehiaketa irekia da; beraz, edonork parte har dezake. Erantzun guztiak bistaratuko dira izen-abizenekin.
Eskatzen diren gainontzeko datuak ez dira argitaratuko; irabazlearekin harremanetan jartzeko erabiliko dira.

Parte hartzeko epea: Martxoaren 4ko 14:00etan itxiko da porra. Kontuan izan pertsona bakoitzeko erantzun bakarra hartuko dela kontuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak