Datuetatik Tiraka saioaren atalik berrienean informazioaren gizartea da hizpide. 2025eko Informazioaren Gizartearen Panorama txostenaren arabera, esaterako, seme-alabak dituzten familien %99,5ak du Internet etxean. Zein aldaketa ekarri ditu, edo ekarriko ditu, horrek gure gizartean? Datuek, Eskoriatzako herritarren iritziek eta Ikusiker-eko ikertzailea den Ane Zugazaren analisiek lagundu dute gaia aztertzen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.