ALBISTEAK

San Blas jaiak ospatu dituzte asteburuan Debagoienean

Julen Murua Mesonero 2026ko otsailaren 9a

San Blas jaiak ospatu dituzte asteburuan Debagoieneko hainbat auzotan. Meza nagusiak, jakien bedeinkapenak, baina, batez ere, jai giroa eta gaztetxoenentzat jolasak izan dira nagusi jaietan. Eguraldia ere lagun izan dute, eta hori dela eta, herritar ugari hurbildu dira auzoetara.

Arrasateko Gesalibarren, Antzuolako Basalden eta Bergarako Buruñao auzoetan elkartu dira herritarrak San Blasen omenezko jaia ospatzera. Txatxilipurdikoek girotuta, jolasak izan zituzten Gesalibarko gaztetxoenek. Gainera, kantuan ibili ziren egunean zehar hainbat auzokide, eta ostean afaria egin zuten kantuan ibili zirenek. Basalde auzoan, baselizan meza egin, ostean jakiak bedeinkatu, eta bukatzeko hamaiketakoa egin zuten trikiti eta pandero doinuez girotuta. Azkenik, Buruñaon, Moises Azpiazu dantza taldekoek emanaldia egin zuten eta ostean haur zein heldu jolasean ibili ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak