Atharratzetik Bilbora martxoaren 19an abiatuko den 24. Korrikak badu ibilbidea, eta, beti bezala, Debagoienan ere izango ditu kilometroak. Bilbora iritsi baino egun bat lehenago, martxoaren 28an, 50 kilometro inguru egingo ditu bailaran zehar, honako herriak zeharkatuz: Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Oñati, Bergara eta Antzuola.
Aurtengo korrikak igaroko ez dituen herriak, horrenbestez, Aramaio eta Elgeta izango dira. Aramaio 2019an bisitatu zuen Korrikak azkenekoz, eta, Elgeta berriz, aurreko edizioan igaro zuten.
Oñatiko sartu irtena nobedade
Badira ezusteko batzuk Korrikak egingo duen ibilbidean. Gatzagain mendatea jaitsiz sartuko dira bailarara, Leintz Gatzagatik barrena, Goizaldeko ordu bi eta erdietan. Eskoriatza igaro ostean, Aretxabaletan dago ibilbidearen berrikuntzetako bat; zuzenean herria zeharkatu beharrean, Txarapeatik igaroko da aurrena, eta, gero, berriro ere, ohiko ibilbidera bueltatuko da.
Arrasaten nobedade gutxi, San Andres, Erdigunea eta Musakola igaro ostean Oñatirako bidea hartuko du Korrikak. Ibilbidearen berrikuntza nagusia Oñati bisitatzeko Korrikak egingo duen bidea dela esan daiteke. Elorregiko bidegurutzean Oñatira egin, eta, herria bisitatu ostean, berriro Elorregira bueltatuko da, gero, Bergarara joan ahal izateko. Bergaran ere herrian barrena itzuli txiki bat emango dute Antzuolara joan aurretik. Dena den, ez dago zehaztuta Korrikak Bergaratik zehar egingo duen bidea; izan ere, San Martin plazako lanen ondorioz, hasiera bateko ibilbide originala aldatu beharko dute.
Korrikak bisitatuko duen azken herria Antzuola izango da aspaldiko partez –2017 igaro zen euskararen aldeko ekimena azkenekoz handik–. Antzuola igaro ostean, Deskarga igota esango dio agur korrikak bailarari, 07:30ak aldera izango da hori. 50 kilometroko ibilbide horretan, 126 lekuko hartze inguru aurreikusi ditu AEK-k.
Ibilibidearen xehetasunak
AEKk azaldu duenez, Atharratzetik hasteko erabakia, alde batetik, Xiberoako Basabürüa eskualdea korrikan gutxitan igaro dela izan da: "Korrika ez da bertatik pasatzen, abiatzeko ez bada. Handik iragan zen lehen eta azken aldia 1985ean izan zen". Bestetik, eskualdean Euskara sustatu beharra ere nabarmendu dute: "Xiberoan eta Basabürüan euskara bizirik dagoen arren, azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzek argira dakarte etxeko transmisioa eten egin dela, eskola-transmisioak ez duela % 15 gainditzea erdiesten, eta euskararen erabilera desagertzen ari dela karriketan". Martxoaren 19an, 15:30ean abiatuko da korrika handik.
Amaiera berriz, "bost hiribururen artean txandakatzeko ohitura jarraiki" datorrela adierazi du AEKk. Martxoaren 29an izango da hori, eguerdian, eta lekuko barruko mezua irakurriko dute. Guztira, 11 egunez eta 10 gauez, eta etenik gabe, 2175 kilometro eta 3.436 lekuko-hartze inguru egingo ditu korrikak. Xehetasun guztiak webgunean eta aplikazioan daude.
Korrika aplikazioan berrikuntzak
Korrika aplikazioan ere egongo da Korrika jarraitzeko aukera. Aipatu dutenez, Korrika Laguntzaileak izaten dira ibilbidearen berri izaten lehenak –kantarekin ere hala izan zen–. Horregatik, aplikazioaren erabiltzaileei martxoaren 19tik 29ra "eguneko bide-kronika bereziak" eskainiko dizkietela azaldu du AEKk.
Bestetik, ibilbidea zuzenean jarraitzeko aukera eskainiko du aplikazioak: "Furgonetaren geolokalizazioaren bidez, korrikalariek jakingo dute Korrika garaiz, aurrerapenez edo atzerapenez datorren, hau da, erabiltzaileek une oro egiaztatu ahal izango dute nondik dabilen lasterketa". Horren harira, bilatzaile aurreratua ere badu aplikazioak: "Erraz ikusi ahal izango da non dauden herri, eskualde eta kilometroak. Bestetik, furgonetako zuzeneko irudiak eskainiko ditugu 24 orduz".
"Ohiko atalak ere baditu; Korrika Laguntzaile txartela txertatuta dakar, eta aplikazioaren baitan eramateko aukera eskaintzen du, mugikorrean bertan. Horrez gain, astero Korrika Laguntzaileen arteko zozketak eta irabazleak erakusten dira bertan", amaitu du AEKk.
Debagoienako ibilbidea eta ordutegia
Hona hemen 24. Korrikak Debagoienean egingo duen ibilbidea eta ordutegia:
| Ibilbidea | Kilometroa | Ordua |
| LEINTZ GATZAGA | ||
| A-627 - Muga | 1KM | 02:17:22 |
| A-627 - Gure ametsa aurretik | 02:23:42 | |
| GI-3310 - Gatzagain | 3KM | 02:30:22 |
| GI-3310 - Ur Depositua | 4KM | 02:36:52 |
| GI-3310 - Txiza-leku | 5KM | 02:43:22 |
| ESKORIATZA | ||
| GI-3310 - Zarimutzerako bidegurutzean | 6KM | 02:51:10 |
| GI-3310 - Auzunea ermita | 7KM | 02:58:19 |
| GI-3310 - Txalet errenkada | 8KM | 03:06:07 |
| GI-3310 - Sarrerako biribilgunea | 9KM | 03:12:02 |
| Aingeru guarda pasealekua | 03:14:57 | |
| Aranburuzabala kalea | 03:17:18 | |
| Gaztañadui kalea | 10KM | 03:21:27 |
| GI-627 - Irteerako biribilgunea | 11KM | 03:27:26 |
| ARETXABALETA | ||
| GI-627 - Fagor Ederlan | 03:30:37 | |
| Araba ibilbidetik Txarapearantz | 03:33:13 | |
| Markoletik Txarapeara aldapa | 12KM | 03.35:20 |
| Txarapeatik behera | 03:38:55 | |
| Nafarroa kalea | 03:40:44 | |
| Loramendi kalea eta Araba ibilbidea | 03:42:33 | |
| Belorrieta auzoa | 03:45:40 | |
| Mitarte kalea | 13KM | 03:47:10 |
| Durana kalea | 03:48:55 | |
| Lausitta kalea | 03.50:50 | |
| Otalora kalea | 03:52:36 | |
| GI-3920 - Mekara bidean | 14KM | 03:57:09 |
| ARRASATE | ||
| Meka | 15KM | 04:00:49 |
| Araba ibilbidea | 16KM | 04:08:37 |
| Kurtzetxiki plaza | 17KM | 04:12:31 |
| Arrasate pasealekua | 04:13:49 | |
| Iturriotz kalea | 04:16:25 | |
| Seber Altube plaza | 04:17:43 | |
| Otalora lizentziaduna | 18KM | 04:19:01 |
| Mahalako biribilgunea | 04:20:19 | |
| Gipuzkoa etorbidea | 19KM | 04:21:37 |
| San Isidrotik eroskirantz | 04:28:07 | |
| Arruenatik rotonda handirantz | 20KM | 04:29:25 |
| Kataide industrialdea | 04.33:19 | |
| GI-627 - Elorregirantz | 04:35:55 | |
| ELORREGI | ||
| Ekilore | 21KM | 04:37:13 |
| Elorregiko biribilgunea | 22KM | 04:43:43 |
| OÑATI | ||
| Hormigonerako biribilgunea | 23KM | 04:52:59 |
| Suhiltzaileen paretik | 24KM | 04:56:37 |
| Zubillaga auzoa | 25KM | 05:00:12 |
| Garibai auzoa | 27KM | 05:10:32 |
| Torreauzorako bidegurutzea | 05:17:10 | |
| Sahiesbidetik Bidebarrietarantz | 28KM | 05:23:51 |
| Bidebarrieta | 29KM | 05:27:10 |
| Motxon eta Atzeko kaleak | 05:30:33 | |
| Foruen plaza | 05:32:18 | |
| Kale zaharra | 30KM | 05:34:47 |
| Otadui zuhaiztia | 05:38:02 | |
| Torreauzorako bidegurutzea | 31KM | 05:41:48 |
| Garibai auzoa | 32KM | 05:48:53 |
| Zubillaga auzoa | 34KM | 05:59:52 |
| Hormigonerako biribilgunea | 35KM | 06:03:07 |
| ELORREGI | ||
| GI-627 - Elorregiko eliza paretik | 36KM | 06:16:07 |
| BERGARA | ||
| GI-627 - Ola | 38KM | 06:29:07 |
| Ibarra kalea (Labegaraieta) | 39KM | 06:38:52 |
| Ozaeta kalea | 40KM | 06:43:45 |
| Zubiaurre kalea | 06:47:00 | |
| Martokoa kalea | 06:48:37 | |
| San Antonio kalea | 41KM | 06:50:15 |
| Ibargarai hiribidea | 06:51:33 | |
| Irizar ibibidea | 42KM | 06:57:04 |
| Urteaga kalea | 07:04:33 | |
| Gasolindegiko biribilgunea | 44km | 07:06:10 |
| ANTZUOLA | ||
| Autopistako sarrera | 45KM | 07:07:48 |
| Uzarragarako bidegurutzea | 46KM | 07:17:33 |
| Herriko plaza | 47KM | 07:20:48 |
| GI-632 - Deskargarantz | 48KM | 07:27:18 |
| Deskarga gaina | 50KM | 07:37:42 |