Derbietan lehen gola sartzeak asko balio du. Baieztatu egin zen beste behin topiko hori domekan, Manuel Muñoz kiroldegian. Eskoriatzarrek garaipenarekin harrapatu egingo lituzkete arrasatearrak Maila nazionaleko goiko postuetan, baina, kontrara, Mondratek sei puntuko zuloa ireki du bizilagunekiko eta, bide batez, bigarren postua berreskuratu. 1-3 bukatu zen norgehiagoka estua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.