Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean taldeak antolatuta egin zuten zapatu goizean bailara mailako erreka garbiketa bateratua laugarrengo aldiz. Bailarako herri guztietan elkartu ziren herritarrak, Antzuolan izan ezik, herriko jaien ostean egiten baitute. Era guztietako hondakinak atera zituzten erreka bertatik nahiz bazterretatik; hala nola, robot xurgagailuak, supermerkatuko orgak, telebista, patineteak edota alfonbraren bat edo beste.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.