Azken horren erailketaren ingurukoak jasotzen duen Iñaki bota daue, gerra zikinaren hastapena liburua aurkeztu dute jendaurrean. Pako Aristik idatzitakoa da, Oñatiko Gure Bazterrak taldearen laguntzarekin. Lan mardula eta intentsua izan dela kontatu zien egileak, aurkezpen ekitaldian batutakoei.
Aurrera Boliek antolatutako ekitaldian egin zuten berba Pako Aristik eta Ander Lizarraldek. Liburuaren nondik norakoak kontatu zituzten, eta Etxaberen senitartekoei eskerrak eman zizkien, liburua posible izan zedin emandako laguntzarengatik.
Kontseilu sozialistak ere bai
German Agirre 1975eko urriaren 12an erail zuten, Legution. Eta, 50 urteurrena betetzen zen egunean egin zieten omenaldia Kontseilu Sozialistak, Biteri plazan. Bertsoz hasi dute ekitaldia, eta ondoren, Kontseilu Sozialistako militante batek duela 50 urteko gertakizunak ekarri zituen gogora. Musika, aurreskua eta hainbat hitzartze izan ziren protagonista.