Debagoiendarrak ez dira onenen artean izan Gipuzkoako Artzain Txakur Txapelketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko ira. 8a, 17:43

Atzo, irailak 7, jokatu zen Gipuzkoako 56. Euskal Artzain txakur Txapelketa, Legazpin. Bederatzi partaide izan ziren guztira, horietatik hiru debagoiendarrak: Jose Mari Bengoa oñatiarra, Zeu txakurrarekin; Migel Arregi oñatiarra, Goiz txakurrarekin; eta Jesus Mari Plazaola arrasatearra, Bat txakurrarekin. Laugarren, bosgarren eta seigarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. Aitor Tato ataundarra eta Fidel txakurra izan ziren irabazle.

56. Gipuzkoako Euskal Artzain txakur Txapelketa jokatu zen atzo, irailak 7, Legazpin. Debagoiendarrek izan zuten bere lekua txapelketan, bederatzitik hiru lehiakide ziren eta ibarrekoak: Jose Mari Bengoa oñatiarra, Zeu txakurrarekin; Migel Arregi oñatiarra, Goiz txakurrarekin; eta Jesus Mari Plazaola arrasatearra, Bat txakurrarekin. Hauetako batek ere ez zuen lortu bigarren ariketara pasatzerik.

Azkenean Aitor Tato ataundarra eta Fidel txakurra izan ziren irabazle 316 puntu eskuratuta. Honen ostean gelditu ziren Jabier Zubiaurre eta Mendi (295 puntu), Jabier Zubiaurre eta Argi (241 puntu), Jose Mari Bengoa oñatiarra eta Zeu (134 puntu), Migel Arregi oñatiarra eta Goiz (118 puntu), Jesus Mari Plazaola arrasatearra eta Bat (94 puntu), Jose Martin Tolosa eta Buru (65 puntu), Mikel Calderon eta Sua (43 puntu) eta azkenik, Aitor Tato eta Bat (27 puntu). 

Errelebo falta

Hiru debagoiendarrek kezka agertu zuten, erreleboa hartuko dien gazterik ez dagoelako. "Oraindik pixka bat jarraitu beharko dugu. Gazteek ez dute horrelako ilusio handirik erakutsi, eta gu, agureok, jarraipen pixka bat emateko asmoarekin gaude", adierazi zuen Arregik. "Erreleboa izatea zaila da, artzaintza bera beherantz doa. Badago txakurrak gustuko dituzten pertsonak, baina nahiko justuan gabiltza denok" gehitu zuen Bengoak.

Bengoaren ustez errelebo faltaren atzean ardiak izatearen zailtasuna egon daiteke: "Ardirik ez duenari zailago egiten zaio hemen parte hartzea, txakurrak ardia behar du, lana behar du. Hiru-lau entrenamendu bakarrik eginda parte hartzea ez da erraza". Plazaolak parte hartzeak bizitako gainbeheraren ustezko beste arrazoi bat azaldu zuen: "Bere garaian zatiketa bat izan zen. Gu bertako txakurrekin ibiltzen ginen, baina gero border collie batzuk sartu ziren. Zatiketa penagarri bat egon zen, zatiketak ez dira eta inoiz onak izaten. Zatiketa batekin, eta gazteak ez direnean etortzen jende gutxi gelditzen da".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak