Bederatzi partaide izan ziren atzo, irailak 7, Legazpin jokatutako Gipuzkoako 56. Euskal Artzain txakur Txapelketak, eta horien artean hiru debagoiendar izan ziren: Jose Mari Bengoa oñatiarra, Zeu txakurrarekin; Migel Arregi oñatiarra, Goiz txakurrarekin; eta Jesus Mari Plazaola arrasatearra, Bat txakurrarekin. Ez ziren onenen artean aritu, laugarren, bosgarren eta seigarren sailkatu ziren-eta, hurrenez hurren. Aitor Tato ataundarraren Fidel txakurra izan zen irabazlea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.