Debagoiendarrak ere San Fermin jaietako entzierroetan

Goiatz Arana Begiristain 2025ko uzt. 15a, 17:05

Sanferminak bukatuta, datorren urtekoei begira atzera kontaketa egiten hasteko eguna da gaurkoa, uztailak 15. Jendetza ibili da, beste behin ere, jaietan; jendetza, Iruñeko kaleetan festaz gozatzen, nahiz entzierroetan parte hartzen. Bergarako Zezenzaleak Taldeko hainbat lagun ere ibili dira azken horietan: Bergarako Anartz Almortza eta Aretxabaletako Ander Martinez, tartean.

Etxetik jaso dute zezenetarako zaletasuna, eta hiruzpalau urte dira hasi zirela. Diote ez direla korrikalari eskarmentudunak, baina aurtengoan ez dela orain arte moduko erraza izan. Saiatu dira, hala ere, ahal izan duten heinean, gozatzen.

05:30ean ateratzen dira, autoz, Bergaratik eta Aretxabaletatik, 06:30-06:45 bueltan elkartzen dira Iruñean eta sartzen dira ibilbidera, 07:00etan itxi baino lehen. Santo Domingon egiten dute zortziak arteko denbora, denek batera, urduritasuna gainetik kentzen laguntzeko elkarri. Eta entzierroa hasteko bost-hamar minuturen faltan, kalean gora egin eta bakoitza bere gunera joaten dira. Guztiak, hori bai, egiteko modu berarekin: eurek borroka deitzen dioten hori eginez, alegia,  aurrera joan ahal izateko jendea paretik kenduz.

Eta behin amaitutakoan, ahal den guztietan, hamaiketakoa. Halaxe jarraituko dutela diote, entzierroetan eta errekortari saioetan, Iruñean edo aukera sortzen den tokietan, gorputzak uzten duenera arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak