ALBISTEAK

Zabalik da Txatxilipurdiko udaleku itxien izen-ematea

Jone Arruabarrena 2025eko otsailaren 12a

Aurten ere, udaleku itxiak antolatuko ditu Txatxilipurdik. 9 eta 18 urte bitartekoei zuzendutakoak izango dira, eta hiru eskaintza kaleratu dituzte.

Batetik, ekainaren 29tik uztailaren 6ra Ozaetako Garai-On gunean antolatu dituzte udalekuetako bi; bata 9-12 urte bitartekoentzat, eta bestea 12-14 adin tartekoentzat. Bestetik, kosta ala kosta udaleku ibiltaria ere antolatu dute, Arrasatetik Mutrikura ibilian joango dena, eta 14-18 urte bitartekoek parte hartu ahal izango dute bertan.

Zabalik dago izen ematea dagoeneko, Txatxilipurdiren webgunean zein bulegoan, eta udalekuez gehiago jakiteko informazio guneak ere jarriko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak