Debagoiendar askok inguruko hiriburuetara joateko ohitura dute, erosketak egitera zein aisialdiko ekintzez gozatzeko. Hemendik aurrera, ordea, askok ezin izango dute hirien erdialdera autoarekin sartu, Emisio Gutxiko Eremuak direla eta. Izan ere, hasi dira Euskal Herrian ere eremu horiek indarrean sartzen; horien bidez, gehien kutsatzen duten ibilgailuek sarrera mugatua izango dute 50.000 biztanle baino gehiagoko hirietan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.