"Klub ezberdinetako jokalariak jolasean jarri ditugu, desafioak egiten dabiltza, lasterketetako protagonistak umoretik elkarrizketatu ditugu... Konturatu gara jendeak bestelako edukiak eskertzen dituela, euskaraz eta ikutu ganberro batekin, eta horiek sare sozial ezagunetan partekatu ditugu, eta orain Matx.eus-en daude ikusgai", adierazi du Aratz Losadak Harmailatik saioan.
Hala, abenduaren 8ra bitartean datorren hilean egingo duten zozketan parte hartzeko aukera egongo da. "Eta horretarako erabiltzaileek izena eman behar dute matx.eus-en. Ezagunak diren sare sozialen antzekotasun handia du, eta kontua da herritarrek kirolaren bueltako eduki propioak bertara igotzea, eta ez hori bakarrik, klubendako ere erraminta oso aproposa da euren informazio eta edukiak zale eta jarraitzaileei helarazteko".
Joan den astean, esaterako, Irunen egin zuten Emakumezkoen Nazioarteko I. Futbol Kongresuan egon ziren Matx-eko lagunak, eta aurpegi ezagun asko jarri zituzten kamera aurrean jolasean. Bertako edukiak datorrena astean bertan erakutsiko dituzte.