ALBISTEAK

Debagoiendarrek Valentziara eraman dute elkartasuna

Jone Arruabarrena 2024ko azaroaren 8a

Dana denboraleak Valentzian eragin duen hondamendia dela eta, Debagoienetik elkartasun keinu ugari izan dira: materiala bildu dute herri askotan astean zehar, eta batzuk Valentziaraino joango dira material hori eraman eta garbiketan laguntzera.

Debagoienean aste osoan egin dituzte material eta janari bilketak, Valentzian Dana denboraleak kaltetutakoei helarazteko. Asteburuan, furgonetak zein kamioiak hartuta bertaraino eramango dituzte bildutako gauzak. Beste batzuk, jada han daude. Jonathan Galan eskoitzarrak, esaterako, aste osoa darama han garbiketa lanetan laguntzen. Oier Elortza ere lehenengo egunetatik izan da han. Valentzian ikasten du, eta kaltetutako herrietara joan da egunero, garbiketan zein bestelako lanetan laguntzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak