DATUETATIK TIRAKA

Ikasturte berriarekin herriz eta ikastetxez aldatu duten gazteekin berriketan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko ira. 11a, 17:28

Ikasturte hasierek aurreko ikasturtearen jarraipena izan daitezke edo erronka berrietarako abiapuntu. Gaur esaterako Bergarako Ipintza institutura etorri gara. Arlo eta maila ezberdinetan banatuta, guztira 608 ikasle izango dira aurten. Horietako batzuk Instituko ikasle berriak izango dira, adibidez, DBH lehenengo maila hasi berri duten Elgetako, Antzuolako eta Angiozarko ikasleak.

Eta lehen egunok nola bizi dituzten azaldu digute Antzuolatik Bergarara joandako Bidart Aizkorbek eta Ekaitz Hurtadok, eta, Elgetatik joandako Lur Egizabalek eta Nora Devegak. Halaber, DBH-1eko eta DBH-2ko koordinatzaile Jon Aiastuik ere kontatu digu nola prestatzen duten gazte hauen etorrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak