HHtik batxilergora bitartean, 9.241 ikasle Debagoieneko ikastetxeetan

Txomin Madina Milikua ira 11 Debagoiena

DATUETATIK TIRAKA

Batzuk egubakoitzean eta beste batzuk astelehenean, Haur Hezkuntzatik hasi eta batxilergora arte, Debagoieneko ikasleak itzuli dira ikasgeletara. 9.241 izango dira denera 2024-2025 ikasturtean eta Lehen Hezkuntza da ikasle gehien dituen etapa 3.613 umerekin.