Laguntza jasotzea nahi dutenek 25 eta 29 urte bitartean izan beharko dituzte laguntza eskatzeko unean. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egon beharko dute, gutxienez, eskaera egin baino urtebete lehenagotik, edo, bestela azken hamar urteak EAEn hiru urtez jarraian erroldatuta egon direla egiaztatu beharko dute.