Aretxabaletaren eta Bergararen arteko derbia jokatu zen pasa den domekan, ligako hamahirugarren jardunaldian. Denboraldi bikaina egiten dabiltza bi taldeak. Aretxabaletarrak liderrak dira, 30 punturekin, eta hirugarren daude sailkapenean bergararrak, UDA baino hiru puntu gutxiagorekin. Bada, herenegun jokatutako partiduan duten maila erakutsi zuten bi taldeek; golik izan ez zen arren, joko maila polita izan zuten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.