Gu Haziak Gara elkarteak, Urretxindorra mentoretza programa jarri du abian Debagoienean

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko aza. 20a, 09:00

Duela hamarkada bat jarri zuen abian  Gipuzkoako SOS Arrazakeriak elkarteak Urretxindorra mentoretza programa. Debagoinera, berriz, aurten iritsi da Gu Haziak Gara elkartearen eskutik. Egoera zaurgarrian dauden eta 10 eta 14 urte artean dituzten migratuei bideratutako egitasmoa da, non, hauek, goi mailako ikasketak dituzten gazteekin elkartzea duen helburu. Urretxindorra egitasmoaren baitan mentore izan gura dutenendako ateak zabalik dituzte. Izena emateko edo argibide gehiago eskatzeko elkartera idatz daiteke: guhaziakgara@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak