Suhar koruko kide debagoiendarrak erronka berrietarako gogotsu daude

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko aza. 9a, 13:10

Suhar koruak bost sari lortu ditu Tolosan jokatu berri den Nazioarteko Abesbatza Txapelketan. Zuzendaria, Esteban Urzelai oñatiarra da. Taldekideen artean dira, berriz, Inazio Olaizola eta Txomin Maidagan arrasatearrak, Aitor Garitano bergararra, eta Xabi Mugarza oñatiarra. Tolosan irabazteak ekarriko du irailean Bulgarian jokatuko den Europa mailako txapelketan egotea. Oso pozik dira Suhar-eko kide debagoiendarrak, eta gogotsu erronka berrietarako. Aitor Garitano eta Inazio Olaizola izan dira Hemen Debagoiena saioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak