Ligako zazpigarren jardunaldiak bi derbi utzi ditu pasa den asteburuan, eta horietako bat izan da Aloña Mendi eta Bergararen artekoa. 3 eta 0 amaitu zuten markagailuek oñatiarren alde, eta, horri esker, kategoriako bigarren mailan jarraitzen dute, hamalau punturekin. Bestetik, Mondra eta Antzuolaren arteko partidua izan zen, eta emaitza berdina izan zen: 3-0, arrasatearren alde. Era horretan, Mondrak kategoriako lehen postuan jarraitzen du, 21 punturekin.
2023 urr 29 Oñati
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.