Halaber, Caja Ruraleko taldekideek egindako lana nabarmendu zuen Arriolabengoak: "Gaur egin dudana egitea ezinezkoa litzateke talderik gabe".
Baque Team taldeko Aimar Erostarbe izan zen lasterketako lehen oñatiarra. Ihes egindakoen artean egon zen ia bukaerara arte, eta berak onartu bezala, "heldu egingo zirela" uste zuen, baina azkenean, lau kilometroren faltan harrapatu egin zituzten eta zortzigarren postuan helmugaratu zen.