Lasterketa azkarra izan da Lehendakari Txapelketako azken hitzordua. Lehenengoak 13:00ak inguruan espero ziren metan, aldiz, 12:35erako helmugaratu dira. Aimar Erostarbek ezin izan du garaipena eskuratu ia lasterketa osoa ihes eginda eman ondotik. "Ez nuen uste aurreratuko nindutenik, 30 segundoko aldearekin nindoan, baina azkenean aurrea hartu didate. Pena bat, Baque taldearen azken lasterketan ezin irabazi izana", zioen Erostarbek bukaeran.
Izan ere, Baque-ren azkena izan da Oñatikoa. Hori horrela, omenaldi edo errekonozimendu xumea egin diete Oñatin Baque taldeari. Mikel Lizarralderen eskutik jaso du taldeko ordezkari Ruben Gorospek txapela. Hain justu, Baque taldeko maillotarekin irabazi baitzuen Lizarraldek duela 42 urte Oñati Saria. Bertan izan dira Gurutze Altuna eta Leire Altube ere, Baque taldearen babesean ibilitako txirrindulari oñatiarrak.
Sailkapen nagusia
Podiuma
- Julen Arriolabengoa Beitia (Caja Rural, 02:36:01).
- Ander Ganzabal Bilbao (Laboral Kutxa, 02:36:05).
- Dylan Westley (Finisher, 02:36:07).
Lehenengo oñatiarra
- Aimar Erostarbe (Baque Team, 02:36:28).
Mendiko Sailkapena
- Julen Arriolabengoa Beitia (Caja Rural).
- Aimar Erostarbe Ugarte (Baque Team).
- Daniel Lond.
Tarteko Helmuga
- Danel Casais Sanchez (Laboral Kutxa).
Talde irabazlea
- Laboral Kutxa.